XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- Presio osmotikoa Fenomeno fisiko ikusi egin behar da lehendabizi.

Demagun bi disoluzio bata kontzentratuagoa bestea diluituagoa (edo disolbatzaile bakarrakoa).

Kontaktuan jartzen baditugu, biak nahastatu egingo dira.

Joera: bi disoluzioak elkartzeko eta nahastatzekoa da.

Bi disoluzioak orma batez bereizten baditugu, ez dira sekula nahastatuko.

Disoluzioek ezin dute orma gainditu: nahastatzeko joera ez da nahiko.

Bi disoluzioak mintz erdi-permeable batez bereiz ditzagun (mintz erdi-permeablea: disolbatzailea uzten du pasatzen, ez solutua).

Joeraren kausaz, disolbatzaile partikulek saturatuen dagoen partera joateko joko dute, baina solutu partikulak ez.

Noiz arte pasatuko da disolbatzailea?

Disoluzio saturatuena diluituz doa eta diluituena saturatuz, joera guttiagotu egingo da: disolbatzaile partikulei gehiago kostatuko zaie beste aldera joatea, presio bat gainditu behar baitute.

Azkenean ekilibrio bat lortuko da.

Mintz erdi-permeable batetan zehar disolbatzailearen pasatzeari osmosi deritzo.